top of page

2015eko Anime Top10a

Hona hemen 2015an gehien disfrutatu ditugun animeen top 10a!

01

Death Parade

 Inor azolagabe utziko ez duen animea. Animazio ona, izugarrizko opening batekin (nahiz eta animearekin zerikusirik ez izan) eta tentsio konstante batekin. 

Pixka bat kankarratzen duen bakarra bukaeraren argumentuaren bira da, baina orokorrean animeen lehehengo postua merezi duela uste dugu.

 

02

Ranpo Kitan: Game of Laplace

Hau, bere sasoian zehar, oharkabeko pasatu ahal izan zen, misterio eta detektibearen anime gehiago bat bezala. Baino ez da horrela, zeba kapitulo bakoitzak kasu baten bat gertatzen da (erabat guztiak oso indartsuak eta ezegokiak buru sentiberarako, ez da odola edo antzekoak agertzen, baina zer buruz doazen kasu bakoitza da gehiegi ustekabean harrapatzen duena) seriearen misterio nagusira eramaten duena, amaiera 2015eko animeko politena izan den azkeneko eszena batekin uzten.

 

03

Haikyuu!! 2nd season.

Adaptazio handiaz gain ( zeinean bakarrik detaile txiki batzuk faltan bota ahal dugunean) eta dudarik gabe sasoi aurrekotik hobetu den animazio bat, pertsonaien eboluzioa eta taldearena nabaritzen da, bere helburura hurbiltzen diren bitartean. Eta lehenengo kapituluetan partido asko egon arren, pasatzen den guztia pertsonai bakoitzak ezagutzeko eta bere munduan sartzeko ezinbestekoa da 

 

04

Fate/Stay Night: Unlimited Blade Works (2. Sasoia)

Hau Fate/Zero izan balitz edo Fate/Stay Night-en ikuste-eleberria (hiru bideak kontuan hartuz) inolako zalantzarik gabe lehen postua izango luke top honetan. Baina hau ez da guztizkoko tertzio bat baino gehiago, beraz ebaluatu behar da halako bezala.

Urtearen animazioa, OST ikusgarria, oso ondo eramandako argumentua bere gorabeherak izan arren, eta sinpleki, bikaina. Baina goian idatzita dagoenez gero, bere errua osatugabe alderdi batzuetan gera daitekeena da hiruretako bigarren parte bat izaterakoan

Zerbait askoz sakonago interesatzen bazaizu, aipamena hemen duzu.

05

One Punch Man

Hasieran izan zen bonba arren, bukaera etsigarria iruditu zitzaigun. Gainera, trama pixkat monotonoa izan zen eta beti patroi berdina jarraitzen zuen. Hala ere, postu hau merezi du pertsonaien originaltasunagatik eta anime honek eskaintzen duen entretenimenduagatik.

 

06

Noragami Aragoto

Noragami mangaren bi sagako egokitzapena. Berez, egokitzapen hau fidela da eta ez du asko aldatzen mangatik garrantzitsuari dagokionez. Hala ere, gauza batzuk alde batera utzi zuten denbora faltan eta nahiz eta lehen kapituluen animazioa ona izan (beste munduko ezer izan gabe) azkenean kalitatea asko jaitsi zuten. Hala ere, ikustea merezi du.

 

07

Owari no Seraph

Txarra ez zen arren, esan daiteke anime hau ia duen pisu guztiak protagonisten yaoi-an dagoela. Eta, nahiz eta Mika-ren eta Yuu-ren arteko momentuak oso ondo animatuta dauden, beste batzuetan animazioa oso artagabe dago

 

08

Grisaia no Rakuen

Lehen kapituluak eta azkenekoak oso onak ziren, entretenigarriak ziren eta Kazami Yuuji-ren misteriotsu (eta traumatizatzaile) iragana ezagutzea baimendu zuten, baina erdirantz animea pixka bat astuna egin zen.

 

09

Arslan Senki 

Anime honek, asko disfrutatu dugun arren, monotonian erori zen hainbat kapitulutan, zerbait astuna izatera helduz.

Bere endings-ei buruzko aipamen berezia, bai abestiengatik bai ilustrazio ederrengatik magia garbia.

 

10

Charlotte 

Charlotte oso hunkigarria izan zen hainbat pasartetan, oso entretenigarria; baiana ez dago ezerrez hartatik zehazki nabarmen dadila. Hala ere, oso gomendagarria da arratsalde ona pasatzeko.

Featured Review

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

  • Grey Facebook Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey Google+ Icon
bottom of page