top of page

Haikyuu!! Aipamena

  • Marta
  • 4 feb 2016
  • 6 Min. de lectura

Haikyuu momentu honetako spokon anime (hau da, kirolekoa) arrakastatsuaren izena da, izen berdina duen mangako egokitzapena. Haruichi Furudate idatzi du, baina ia ez dago informaziorik egileari buruz.

Manga hau 2012an hasi zen publikatzen Shonen Jump aldizkarietan, eta gaur egun 18 liburuki publikatu dira, nahiz eta Espainan ez izan. Anime honetako lehenengo sasoia, Production IG produzituta, lehenengo alditan igorri zuen 2014ko irailan, zeinez gaur hitz egingo dugun; gainera, bakarrik urte bat pasa eta gero, estudio berdina bigarren sasoia atera zuen, eta gaur egun emititzen ari da. Momentuz, bakarrik OVA bat atera da, baina bigarrena otsailaren 25ean ikusiko ahal dugu.

ARGUMENTUA

Haikyuu!! argumentu sinple eta ingurume normal bat aurkezten du: Hinata Shouyou, mutil baxu eta experientziarik gabe, voleyko jokalari profesional bat izatearekin amesten du, bere idoloa, Erraldoi Txikia, telebistan kasualitatez ikusi zuenez gero. Horregatik, bere taldera sartzen da, Karasuno eskolan.

Hala ere, Karasuno preparatorian sartzean, ezuste txar batek aurkitzen da: Kageyama Tobio, bere lehiakidea, eskola berdinean sartu da, eta horrela, voleyko klub berdinera ere.

Hinata eta Kageyama elkarrekin bizi izaten ikasi beharko dute, lagunak izaten eta elkarrekin aurrera egitea, eta bere taldearekin ere, helburu komun batekin: nazio-txapelketa

PERTSONAIA NAGUSIAK

Kirol-taldeko anime bat denez, Karasunoko taldekide guztiek garrantzia dute animeko momentu bat edo bestetan, beste taldeko pertsonaiak bezala. Horregatik, pertsonaia nagusiak taldez banatuko ditugu.

Karasuno:

Ondo da, Kageyama eta Hinatarekin hasiko gara. Bi pertsonai nagusiak dira anime honetan. Kontrako bi polo direla esango liteke; Kageyama Tobio lehen mailakotik entrenatu da boleybolan, eta bere experientzia du, batez ere kolokatzaile bezala; baina hain egozentriko, egoista eta zorrotza denez, bere taldekide guztiek berari bakarrik uzten bukatu zuten. Lagunak egitea eta taldean lan egitea asko kostatzen zaio, eta horregatik aldaketa bat sufrituko du bere "aurkako alderdia" ezagutzean: Hinata Shouyou.

Honek boleybola maite duen mutil bat da, baina zoritzarrez, bere eskolan ez zuen nahiko jendea talde bat sortzeko eta horregatik, ez du inolako experientziarik jasotzen edo blokeatzen (ongi ematen zaion bakarra salto egitea da, eta errematazea senaren bidez egiten du). Hala ere, hainbeste saiatzen denez, denbora gutxitan bere teknika hobetzen du eta titularra izatea lortzen du, hasiberri bat izan arren.

Nahiz eta bere desberdintasun guztiak, bi mutilek boleybola maite dute, eta horrek pistan duo arriskutsu bat eratzera eramango du.

Lehen urtekoak Tsukkishima Kei-ri eta Yamaguchi Tadashi-ri dugu ere, txikitatik jokatzen dituzten bi lagunak.

Alde batetik Tsukki dugu. Mutil hau aurpegian axolagabetasuneko maskara bat darama beti, eta gordeta, nahiko ertza, adiskidetasun sentimentu gutxiekin eta ezer egiteko gogorik gabe, dirudienez. Jokalari perfektua talde-kirol baterako diona!

Ez da jakiten nola, baina pertsonai honek titularra izatea lortzen du, beharbada bere altueratik, baina horretaz aparte bere joko-ikuspegia, zein nahiko ona den, nabarmentzen du soilik.

Yamaguchi lehen urtetako azken pertsonaia da Karasunon. Mutil nahiko inseguru bat da, eta ez du protagonismo askorik lehenengo sasoietan, beti Tsukkiren menpe dagoelako, baina nabaritzen da lan izugarri bat egiten duela hobetzeko. Bere arazo larriena bere konfiantza-falta da, zein partidu bat jokatzean nabarmentzen dena; oso urduri jartzen da, huts egiten badu talde guztia galduko duela eta dena gaizki aterako dena bere erruagatik pentsatzen.

Bere ezkortasuna alde batera utzita, Yamaguchi pertsonai adeitsu eta sinpatiko bat da, jendekinagoa Kageyama eta Tsukkishimarekin konparatuz, adibidez.

Bigarren urtean bi pertsonai berezi ditugu: Nishinoya Yuu (Noya) eta Tanaka Ryunosuke.

Nishinoya taldearen liberoa da, hau da, defentsa nagusia. Nahiz eta pertsonai irekia, komikoa eta alaia izan, izaera indartsu bat du, lehen kapituluetan erakusten duena. Gainera, pertsonai sinple bat irudi arren, asko arduratzen da bere taldekideaz, taldeari animatzen edozein egoeratan.

Tanaka, bestalde, "makarrilla" den pertsonai tipikoa da, beti edozein mugidetan sartzen dena, baina Noya bezala, azkenean oso alaia da, eta puntu sinple du, algara bat edo bestek ateratzen zaituela.

Konklusioan, bikote hau puntu komiko nagusia izango zen serie honetan (baina ez bakarra)

Azkenik, hirugarren urtean, hiru mutil ditugu: Daichi Sawamura, Sugawara Koshi eta Asahi Azumane.

Daihi taldearen burua da eta defentsa handi bat. Ezinbesteko zutabea da talderako, zorrotza eta adeitsua da batera-eta, beti bere jokalariari adore emanez, aurrera jarraitzeko. Berari esker, batez ere, Karasuno bere denboraldi txarratik atera zen, eta gailurrera iristeko gai izan zen. Jendeak aintzat hartzen ez duen pertsonaia da, eta iruditzen da berezi duen bakarra kapitaina dela da, baina nik pertsonalki pentsatzen dut Daichirik gabe, Karasunoa ez litzateke izango gaur egun den moduan.

Pertsonai handi bat da, inoiz gaizki ez pasatzeak ez arazo pertsonalak izateak dirudiela; baina hori da, nolabait, taldearen arazoak "eramaten" dituelako, haiek konpontzeko arduraduna sentituz.

Ondoren Sugawara, edo Suga, dugu, zein nire pertsonai gustukoenak dena, eta zergatik azalduko dizuet, horrela aprobetxatzen hark deskribatzeko.

Suga Karausnoko kolokatzailea izan da beti, zein jokalariei nola kolokatu behar duen modua ulertzen duena, zein taldekide guztiei ezagutzen duena, eta taldeari lasaitasuna ematen diena. Bat batean Kageyamak ordezkatzen du, kolokatzaile miragarri bat, baina Sugaren experientziarik gabe. Sugawararen azken urtea da taldean, eta hirugarren mailako titular ez den bakarra, hau da, jokatzeko aukerak minimora geratzen dira.

Eta zer egiten du hark? Ezeztatu, eszena bat egin edo halako bat? Ez. Sugak onartzen du, gehiago da, jolastea baimentzen diotela aprobetxatzen du minutero, eta ez du sentitzen inongo bekaizkeriarik ez jelosirik, ordezkatzeagatik. Keinu hori heldutasun eta zentzutasunetako erakusgarri handi bat, zein Suga hobeto definitzen duten ezaugarriak direla. Gainera, hura gai da, bakarrik hitz batzuekin edo irribarre batekin, talde guztiaren adorea itzultzea. Karasunoren presidenteordea izaten, taldekaren "ama" bezalakoa da, beti bere taldekidei ulertzen saiatuz, behar duenean laguntzeko.

Pertsonai egonkor eta ahalmenetako kontziente bat iruditzen zait, zein Karasunon bere garrantzia galtzen uzten duena, taldea hazten jarraiteko.

Azkenik Asahi dugu, pertsonak bere ixuragatik ez direla eipatu behar adibide perfektua dela.

Bere metro-laurogei harantz, serieko pertsonaia ahulenen bat da hasieran; trauma espezieko bat du, haren arabera, bere erruagatik galdu zuteneko partida batetik.

Ez naiz asko geldituko pertsonai honetan, baina eskertzen da bere eboluzioa anime-an zehar.

Bestalde, Karasuneko lehiakide garrantzitsuena dugu, Nekoma. Tokyotik etortzen den taldea da, beti Karasunoren kontra beti lehiatu duena, "Zabortegiaren borroka" mitikoan (Talde izenaren esanahiak ezagutzen duzunean zentzua hartzen duen adierazpena, Erroia Karasunoaren kasuan eta Katua Nekomaren kasuan). Nekomak bere defentsatik nabarmentzen da, beraz markatzeko orduan Karasunora estutasune batean jarriko du.

Talde honetan bi pertsonai nagusi aurkitzen dira: Kuroo Tetsurou eta Kenma Kozume.

Kuroo taldearen kapitaina da, hirugarren urteko blokeatzaile zentrala. Pasotismoaren eta bere taldea garaipenera eramateko nahiaren oreka da.

Kenmaren lagun onena izan da beti; eta azken hau boleybolara jokatzen hasi zen Kurooari esker.

Kenma Nekomaren kolokatzailea da, bigarren urteko mutil isil eta antisoziala. Hala ere, oso azkarrra da, oso gutxi kostatzen zaio beste taldea egingo dituzten jokaldiak "irakurtzea", eta beti estrategia on bat egiten du.

Dakienegatik, Kuroo gehiago ireki den pertsona da, baina Hinata ezagutzen denean interes gehiago hartzen du hartaz eta bere taldeaz; eta faltatzen zaion motibazioa aurkitzen du, eramatea uzteko eta harengatik jokatzen hasteko.

Hitz egingo dudaneko hirugarren taldea Seijo, edo Aobajosai da, prefekturaren talde honena.

Talde oso betea da, Oikawaz eta Iwazumiz gain (gaur hitz egingo dudanetako) talde-espiritu handia dute, trebetasun asko eta oso orekaduna, eta hori beti irabaztea eramaten zaio.

Eta horain taldearen "as"-eri buruz eta bere kolokatzaileari buruz hitz egingo dugu: Hajime Iwazumi eta Oikawa Tooru.

Oikawa hirugarren urteko mutil bat da, taldearen kolokatzailea eta, egia esanez, perfekturaren hoberena. Pertsonai oso korapilatsua da, lehen begiratuan mutiko egozentriko eta apaltasun-ezerekinak iruditu ahal dezan arren, hori guztia estalki bat delako bere beldurrik handienak ezkutatzeko. Haikyuu!! ikusten daduzue, espero dut Oikawaren benetako izaera ulertzea, serieko pertsonaia onenen bat eta sendoenetako bat kontuan hartzen ditudan.

Baina Oikawa pertsonai hain izugarria ez zen izango Iwazumi gabe, edo hura deitzen dio bezala, Iwa-chan. Taldearen kapitainordea, alboko birhiltzailea moduan jokatzen duena, Oikawaren haurtzaroaren laguna da; hura da Oikawaren benetako alderdia ezagutzen duen bakarra, eta beti bere alboan dago, hartaz arduratzen, bai keak jeisteko loreak bere buruari botatzen dituenean edo geldiarazteko, amorrua harekin ahal denean.

Nahiz eta bi pertsonaiak oso onak izan indibidualki, nire ustez, bere potentzial maximoa ateratzen duenean elkarrekin jokatzean da, bata bestearekin taldekide eta lagunak bezala.

MUSIKA

Ondo da, bukatu dezan anime honetako soinu-banda komentatzen, openingsetik hasten. Lehenengoa Imagination deitzen da, bitxi txiki bat SPYAIR japoniar taldearen partez. Abesti hau animean ahalik eta hobekiena sartzen zaitu, alaia eta energikoa den tema batekin, zein pertsonaien jarrera lehenengo kapituluetan adierazten duena.

Bigarrena (Ah Yeah!!, Sukima Switchena) ez da hain ohargarria, baina niri melankoliaren sentsazio arraro bat produzitzen zait (zein uler dezaket, sasoiko azken kapituluak kontuan hartzen baditugu).

Endingei buruz hitz egiten, lehenengoa Nicoren eskuz dator, eta Tenchi Gaechi izeneko tema bat da. Bestalde, bigarrena Leo deitzen da, Tacitarena. Biak abesti polit eta letra sakon eta ederrekinak dituzte.

Behin zer esan nahi duten historiarekin erlazionatuta ulertzean, askoz gehiago markatzen zaituzte.

Gainerako soinu-banda ez da maisulan handi batm baina bai daude pare bat abesti zeinek orokorrean gustatu zaizkitenak; adibidez Chemical Change. Norbait bere ametsei eta helburuei buruz hitzegiten ari denean jotzen den abesti tipikoa da, eta zutik jartzeko eta haiek betetzeko inspiratzen zaitu.

Ondo, ba hau guztia izan da gaurko reviewa.

Egia esanda, ikusi dudan lehen spokona da, eta ezin dut besteekin konparatu; baina Haikyuu!! beti berezia izango da niretzat, erakusten dituzten balio askok hasteko eta zu berari egunero gainditzeko balio dutelako.

Kiroleko anime on bat bilatzen ari zara, pertsonai zoragarriekin eta ondo zehaztuak, transfondo zaindu batekin eta arnasa kenduko dizun partida batzuekin, zihur nago Haikyuu!! niri bezala maiteminduko zaitu.

Agur bat, irakurle maitea.


 
 
 

Comments


Featured Review

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

  • Grey Facebook Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey Google+ Icon
bottom of page